XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hiribildugoaren ordainketak, herri-lur ugariren salmenta ekarri zuen berekin.

Ordainketa hori egin ahal izateko, hiribildu sortuberriak, erregerengandiko beharrezko baimenak lortu zituen, hiribildugoaren erosketarako behar zuen kopuru guztiaren bi herenak mailegutan eskatu ahal izateko, gainera, zentsuak eta beren interesak berrerosi eta ordaintzeko, hornikuntzen gainean petxak eta zergak ezar zitzakeelarik.

Azkenik juez bat komisiotzea akordatu zen, bere soldatak Beasainen kontura izanik, akordio horren atalak bete zitezen, hau da, eskumen-entrega, Kontzejuko ofizialen izendapena, udal-barrutiaren mugarriketa, bizilagun-kopurua jakitea, etab.